Euskal Kontalarien Festa izango da Bermeon asteburuon

Erredakzioa
Bilbo
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bazen behin goiburupean, Euskal Kontalarien V. Festa izango da Bermeon (Bizkaia) bihar eta etzi. Ume, gaztetxo zein helduentzako ekitaldiak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurten, helduentzako egitaraua indartu dute, ipuinak helduentzat ere badirela aldarrikatzeko. Hala, Doro Zobaran eta Joxemari Karrereren emanaldiak izango dira bihar helduentzat, San Frantzisko elizako klaustroan. Ohiko saioez gain, ipuin poteoa eta ipuin txangoa ere egingo dituzte etzi. Zobaranek eta Karrerek parte hartuko dute poteoan. Pello Añorgak, Amaia Arriaranek, Lur Kortak eta Leire Basarratek ere egingo dituzte emanaldiak, etzi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.