Bigarren urtez antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateak, Arteola elkartearekin batera, euskal kulturgintzaren transmisiorako graduko ondoko programa. Iaz ekin zioten, eta "pozik" bukatu dutela agertu dute gaur. Urtebete irauten du programak.
Bihar zabalduko da izena emateko epea, eta maiatzaren bukaerara arte egongo da horretarako aukera. Gehienez, 60 lagunentzako tokia izango dute bigarren ikasturtean ere. Eskoriatzan (Gipuzkoa) emango dituzte klaseak.
Hiru dira formazioaren eduki arloak: Formazio teorikoa: adituak mintzo, Testigantzen bidezko formazioa: arituak mintzo eta Oldozpena eta ekoizpena: oro mintzo.
Aurten "adituen eta arituen" artean emakumezko gehiago egongo direla jakinarazi dute.
Kultura