kultura

Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omenduko ditu ostiralean

Donostian izango da ekitaldia, 12:00etan Foru Aldundian.

2011ko urtarrilaren 26a
14:57
Entzun
Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Leteri omenaldia egingo die ostiralean Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian 12:00etan hasita. Cortes Izal eta Lete 2010ean hil ziren.

Ekitaldian Patxi Zabaletak irakurriko du Cortes Izal (1930-2010) euskaltzain urgazlearen omenezko hilberri txostena. "Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetakoa izan zen Nafarroan, etengabeko lan isila eginez", Euskaltzaindiak dioenez. Euskalerria Irratiaren sortzaileetakoa ere izan zen.

Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzaina arduratuko da Lete (1944-2010) ohorezko euskaltzainaren hilberri txostena irakurtzeaz. Idazle, poeta eta kantaria izan zen Lete. Bederatzi disko kaleratu zituen, eta zazpi olerki liburu. "Euskal kulturaren erreferente argia izan zen".

Irigaraik berak eta Bernardo Atxagak Leteren poema batzuk irakurriko dituzte, Joxan Goikoetxearen musikak lagunduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.