Euskarazko I. Antzerki Jardunaldiak hartuko ditu gaurtik etziraDokak, Donostiako Kafe Antzokiak. Euskarazko antzezlanak eta bakarrizketak programatu dituzte hiru eguneko egitarauan.
Aldraka taldeak Heriotza nere gain antzezlan laburra emango du gaur, 20:00etan. Emanaldiaren ostean, Barry, Txiki eta Garbiñek bakarrizketak egingo dituzte, Mattin margolariarekin batera. Bihar Azken euskalduna lana antzeztuko du Ipar Euskal Herriko Etxakama antzerki taldeak. 20:30ean izango da saioa. Etzi, berriz, Erregea eta bufoia antzeztuko dute Ander Lipusek eta Andoni Egañak, 20:00etan hasita.