Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azoka

Euskarazko ipuinak euskarri digital interaktiboan

Mikel Mendibilen 'Zatiketak biderkatuz' lana plazaratu du Luul taldeak, gurasoen banaketari buruzkoa

Mikel Mendibilek idatzi eta ilustratu duen ipuina. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Juan Luis Zabala
Durango
2012ko abenduaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Haurrentzako ipuinak euskarri digital interaktiboan argitaratzeari ekin dio Luul taldeak, Mikel Mendibilek idatzi eta ilustratutako Zatiketak biderkatuz lana plazaratuz. Luul taldearen webgunean dago eskuragai lana (www.luul.eu), 2,17 euroan. Mendibilen ipuina irakurtzeaz gain, irakurleak Mendibilek egindako ilustrazioak mugitzeko eta haiekin jolasteko aukera izango du.

Haur eta gaztetxoek euskarri digital interaktiboak maiz erabiltzen dituztela baina haietan euskarak oso presentzia urria duela jabetuta daude Luul taldeko kideak, eta horrek bultzatu ditu egitasmo hau abian jartzera.

Luul taldeko kideek gizarte ereduaren inguruan duten kezkak isla izaten du plazaratzen dituzten lan guztietan. Zatiketak biderkatuz ez da salbuespena. Gurasoen banaketaren gaia planteatu du egileak, Luulekoen enkarguz. Haur eta gaztetxoek familia eredu desberdinak naturaltasunez ikus ditzatela nahi dute Luuleko kideek.

Mendibilek aurten kaleratutako bigarren ipuina da Zatiketa biderkatuz, apirilean egile beraren Enara ttipia album ilustratua kaleratu baitzien Denonartean zigiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.