Musika

Fats Domino abeslari eta pianista hil da

Rock-and-rollaren aitzindarietako bat izan zen, eta eragin handiko interpretea izan zen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan.

Fats Domino, 2005ean, Katrika urakanak bere bulego suntsitu zuenean. STEVE POPE / EFE
Berria
2017ko urriaren 25a
17:18
Entzun

New Orleansen (AEB), duela 89 urte jaio zen hiri berean hil da Fats Domino, haren alebetako batek gaur jakinarazi duenez.

Artista oso arrakastatsua izan zen, batik bat 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta bere bizitza osoan 65 milioi disko baino gehiago saldu zituen. Rhythm and bluesari lotuta hasi zuen bere ibilbidea New Orleansen bertan, baina rock-and-rollaren agerpenarekin batera, bere oihartzuna izugarri hedatu zen; lehendabizi AEBetako gainerako eremuetara, eta ondoren Europara. Gainera, 60ko eta 70eko hamarkadetan bere eragina nabarmena izan zen, eta John Lennonek nahiz Paul McCartneyk onartu zuten beren erreferenteetako bat izan zela.

Gero, 1968an, Dominok berak The Beatlesen kantutegian oinarritutako disko bat ere grabatu zuen: Fats is back.

Musikariaren azkeneko agerpen publikoak Katrina urakanaren biktimak laguntzeko eta New Orleans berreraikitzeko izan ziren.

[youtube]https://youtu.be/xbfMlk1PwGU[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.