BERTSOLARITZA

Felix Zubia nagusi Arrasaten

Bihar jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa.

Felix Zubia kantuan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
Igor Susaeta.
2015eko urriaren 10a
19:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Zubiak 431 puntu batu ditu Amaia antzokian egindako saioan. Bigarren sailkatu da Eneritz Artetxe (421,5 pt.), hirugarren Iñaki Gurrutxaga (417,5 pt.), laugarren Haritz Casabal (412 pt.), bosgarren Egoitz Eizagirre (382,5 pt.) eta seigarren Aratz Igartzabal (373 pt.).

Andoaingo Bastero aretoan jokatuko da final-zortzirenetako azken saioa, eta  Antton Fernandez, Asier Azpiroz, Gemma Urteaga, Ibai Esoain, Jokin Uranga eta Unai Gaztelumendi arituko dira kantuan (17:30).

Final-laurdenetako lehen kanporaketa Urretxun izango da, hilaren 24an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.