donostia 2016

Fernando Alvarez Busca izango da Donostia 2016ko komunikazio zuzendaria

Azaro hasieran hasiko da lanean.

Fernando Alvarez Busca. DONOSTIA 2016
2014ko urriaren 17a
17:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

Fernando Alvarez Buscak (Donostia, 1978) prentsa erredaktore gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala. Nazioarteko kazetaritzaren esparruan esperientzia handia du: EFE Agentziak New Delhi, Tokio eta Erroman dituen egoitzetan aritu da, besteak beste.

Horrez gain, 2011. urtean, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzarako aurkeztu zuen hautagaitza txostena editatu zuen lantaldean aritu zen. Guk enpresan ere jardun du: sareko komunikabideen eta sare sozialen analisi eta diagnosiaz eta komunitate kudeaketaz arduratu da.

Donostia 2016 Fundazioko Patronatuak atzo hartu zuen Alvarez Busca izendatzeko erabakia. Irailean abiatu zuten hautaketa prozesua.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA