Kultura

Fernando Beorlegi margolaria hil da

Irunen zendu zen atzo, 79 urterekin.

2008ko urtarrilaren 7a
15:51
Entzun
Fernando Beorlegi margolaria hil zen atzo Irunen (Gipuzkoa), gaixotasun luze baten ondorioz, ia 80 urte zituela, gaur www.egoibarra.com webguneak jakinarazi duenez. 1928ko urtarrilaren 21ean sortu zen, Arrizabalagan (Nafarroa), eta Eibarrera (Gipuzkoa) ezkondu zen 1956an, Maria Luisa Ereña emaztearekin.

Eibarren Txopitea, Marino Plaza edo Paulino Larrañaga artistekin hartu-emana izan zuen. 1957tik hainbat erakusketa izan zituen; batik bat, Euskal Herrian. 1993an zabaldutako erakusketa batean ia bere obra osoa erakutsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.