Iruñeko sanferminetan foruzainek 92 lagun atxilotu dituzte, eta horietako gehienak dirua lapurtu dutenak direla jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.
38 lagun lapurretak leporatuta atzeman dituzte, besteei zauriak eragitea egotzita lau lagun, errepideko segurtasunarekin zerikusia duten delituak egin dituztelakoan hamabi, beste hamabi ustezko desobedentzia eta erresistentzia delituengatik, bederatzi droga trafikoarekin zerikusia dutelakoan, lagun bat desordena publikoa leporatuta eta lau tratu txarrak leporatuta.
763 salaketa jarri direla dio Gobernuak: 656 lapurretengandik izan dira, 47 indarra erabili duten lapurretengandik, bat erasoagatik eta lau tratu txarrengatik.
63 auto istripu egon dira; 77 auto egon dira tartean. Horietan, bi lagun hildako eta 23 zauritu egon dira.
Horrez gain, 3.269 alkohol kontrol egin dituzte foruzainek. Kontroletan hamabi lagun atxilotu eta 61i salaketa jarri diete, baimendutako alkohol tasa gainditzeagatik.
Foruzainek jarritako bestelako salaketak 532 izan dira: 204 salaketa kalean pixa egiteagatik, 308 trafikoko arauak hausteagatik eta hogei espektakuluen inguruko arau hausteengatik.
Foruzainek 92 pertsona atxilotu eta 763 salaketa jaso dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu