BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Fredi Paia, txapeldun

Hamalau urtean zazpigarren finala zuen Algortako bertsolariak. 901 puntu batu ditu, eta buruz burukoan Arkaitz Estiballes 2010 eta 2012ko garailearekin aritu da kantuan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Miribillan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Igor Susaeta.
2014ko abenduaren 20a
07:46
Entzun

Estiballesek 874,5 puntu batu ditu, Etxahun Lekuek 512, Oihana Bartrak 482,5, Jone Uriak 482, Onintza Enbeitak 479, Iratxe Ibarrak 478, eta Xabat Galletebeitia zortzigarren sailkatuak, azkenak, 452. Bilbao Arena kiroldegian 4.500 bat ikusle batu dira.

Paia (1981) hiru aldiz izana zen hirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketan —2010ekoan ezik, beste aldi guztietan iritsi da finalera 2000. urtetik—, baina gaurkoa zuen aurreneko buruz burukoa. Finalaren atariko prentsaurrekoan, pasa den asteazkenean, Jose Mari zapatalari kantuari erreferentzia egin zion, eta zera adierazi: "'Kolpe, kolpe, kolpeka, josi eta josi' dio abestiaren leloak, bada hori egiten ahaleginduko naiz". Esan eta egin. Kristina Mardaras bertsolari eta bertsozaleak (Iurreta, Bizkaia, 1948) jarri dio txapela irabazleari. Bizkaiko bertsolaritzaren sustapenean lan handia egindakoa da Mardaras, bertsolari moduan lehenbizi, andrazkoak plazan kantuan ikustea hain ohikoa ez zen garaian —1982an kantatu zuen jende aurrean lehenengo aldiz—.

Beñat Zamalloa kazetariak zuzenean eman du finalaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.