Gaur aurkeztu dute Donostian Xabier Montoiaren azken obra. Fucking artists du izena, eta narrazio liburua da. Montoia ez da aurkezpenean izan, ez baitu bere liburuak aurkezteko ohiturarik. Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak eta Leire Zubeldia kritikari eta kazetariak azaldu dutenez, gai, garai eta pertsonai anitzek osatzen dituzten istorioak jaso ditu Montoiak, eta pertsonai horiek lotzen dituen lotura bakarra galera da.
Galtzaile izatera kondenatutakoak dira Fucking artists bildumaren protagonistak. Historia beti irabazleek idazten dutela eta, oraingoan sikiera lituraturara galtzaileen istorioa ekarri nahi izan du Montoiak.
Mendigurenek eta Zubeldiak azaldu dutenez, idazleak ohikoa duen estilo garratz eta gordina erabiltzen du, eta bilduma artista hautsien goratzarrea da.
KULTURA
Galtzaileen istorioa literaturara ekarri du Xabier Montoiak
Gaur aurkeztu dute Fucking artists narrazio bilduma. Gai, garai eta pertsonai anitzek osatzen dituzten historioak jaso ditu idazleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu