Musika

Garik eta Josu Zabalak beste kontzertu bat ere emango dute Bilbon, hirugarrena

Irailaren 17an izango da, Kafe Antzokian. Sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai Kafe Antzokiaren webgunean.

Gari eta Josu Zabala, Euskaldunako kontzertuak aurkeztu zituztenean. MARISOL RAMIREZ /FOKU
Berria
2019ko irailaren 4a
14:08
Entzun

Garik eta Josu Zabalak hiru kontzertu emango dituzte Bilbon Hertzainak taldearen abestiak jotzeko. Hilaren 25ean eta 26an Euskalduna jauregian eman behar dituzten kontzertuetarako sarrerak berehala saldu ziren, eta orain, beste saio bat gehitu dute, hirugarrena. Kafe Antzokian izango da hilaren 17an.

“Etxetzat daukagu Bilboko Kafe Antzokia. Euskal komunitatearen arnasleku, lotura sakona daukagu eraikinarekin eta hari bizia ematen dioten ehunka euskaltzalerekin. Horregatik, kontzertu berezia eskainiko dugu Euskalduna-ko kontzertuen aurretik. Ilusio handia egiten digu eskailera horiek igo eta zuen aurrean jotzeak”, azaldu dute Garik eta Josu Zabalak sare sozialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.