MUSIKA

Gatibu, Betagarri eta Los Chikos del Maiz ere Donostiako Aste Nagusian

Gaur aurkeztu dituzte Donostiako Aste Nagusiko musika emanaldiak eta kartela. Lehenago, iragarri zuten Fermin Muguruza eta Julieta Venegas izango direla Donostian.

2013ko ekainaren 10a
17:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Fermin Muguruza, Julieta Venegas, Gatibu, Betagarri, Los Chikos del Maiz, Riot Propaganda, Auryn, Lain, Obrint Pas eta Habeas Corpus. Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 10etik 17ra bitartean, talde horiek izango dira Saguesen. Gaur aurkeztu du egitaraua Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak.

Txapartegiren esanetan, "estiloen eta taldeen arteko oreka eta aniztasuna" bilatu du udalak. Agerraldian Toya Huercanosekin izan da Txapartegi, hark egin baitu aurtengo Aste Nagusiaren kartela.

Igandean ariko da Venegas Saguesen, hilaren 11n, Los Momentos diskoa aurkezten. Muguruzaren kontzertua, berriz, 16an izango da, ostiralean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.