Gaur Aiherran du ordua Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak

Murua, Artetxe, Elosegi, Iribarren, Luku eta Txoperena ariko dira, finalerako sailkatzea xede dutela

Erredakzioa
Baiona
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bigarren kanporaketa izanen du gaur Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdiko bertsolari txapelketak. Aiherrako Denen Etxea aretoan Xumai Murua, Miren Artetxe, Txomin Elosegi, Gillen Iribarren, Mattin Luku eta Kristine Txoperena bertsolariak dira aritzekoak. 20:00etarako finkatua dute saioa, baina horren aitzin antolatzaileek elkarrekin bertan afaltzeko proposamena egin dute. Lekua izateko, izenak aitzinetik eman behar dira, telefonoz. Informazioa www.xilaba.net atari elektronikoan aurki daiteke.

Saio honetan, Odei Barroso eta Patxi Iriart finalera nork lagunduko dituen jakinen da, horiek biek joan den astean Muskildin (Zuberoa) segurtatu baitzuten finalera sailkatzea. Gerokoak geroko, gaurkoari dagokionez, Muskildin lortu giro beroa berriz piztea espero dute gaur ere. Muskildin 150 bat lagun bildu ziren, gazteak bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.