Gaur jokatuko da Euskal Herriko 23. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Aguraingo Harresi aretoan izango dira saioak, Araban. Hamaiketan hasiko da goizekoa, eta hirurak eta erdietan arratsaldekoa.
Hamalau bertsolari ariko dira kantuan 14 urte bitartekoen atalean; herrialde bakoitzeko, bi: Arabatik, Peru Abarrategi eta Maddalen Arrausi; Bizkaitik, Txaber Altube eta Arrate Gaztelu; Gipuzkoatik, Paul Iruretagoiena eta Aizpea Garmendia; Lapurditik, Aitor Servier eta Nahia Sasco; Nafarroa Beheretik, Jon Irazabal eta Ellande Dunate; Zuberoatik, Johaiñe Sarrailet eta Ibai Thornari; eta Nafarroatik Maddalen Lopez eta Beatriz Maritorena.
Beste 11 bertsolari ariko dira 14 eta 18 urte artekoen atalean: Paula Amilburu eta Amaia Lasaga arabarrak; Nerea Ibarzabal eta Imanol Uria bizkaitarrak; Maialen Akizu eta Eñaut Martikorena gipuzkoarrak; Maddi Ane Txoperena eta Maddi Sarasua lapurtarrak; Mikel Cherbero baxenabartarra; eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo nafarrak.