Durangoko Azoka

Gaur jasoko dute ikastoletako lehen andereñoek Argizaiola saria

San Agustin kulturgunean izango da ekitaldia, 20:30etik aurrera. "Hasierako iluntasunean, euren lana, esfortzua eta kemena euskalduntzeari eskaintzeagatik" sarituko dituzte.

2009ko abenduaren 5a
15:52
Entzun 00:00:00 00:00:00
Iragarri zuten euskaraz irakasten hasi ziren lehendabiziko ikastoletako andereñoek jasoko dutela aurten Durangoko Azokan Gerediaga Elkartearen Argizaiola saria eta, hain zuzen, gaur gauean izango da ekitaldia, San Agustin kulturgunean (20:30).

"Hasierako iluntasunean, euren lana, esfortzua eta kemena euskalduntzeari eskaintzeagatik" hartuko dute 44. Euskal Liburu eta Disko Azokako sari nagusia. Guztien ordezkari gisa Izaskun Arrue (Arabatik), Libe Goñi (Iparraldetik), Izaskun Gastesi (Nafarroatik), Karmele Esnal (Gipuzkoatik) eta Begoña Aranguren (Bizkaitik) izango dira ekitaldian.

Atzo ireki zuten azoka, eta asteartean bukatuko da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA