Gazteen galderak eta haiei erantzundakoak jasota daude liburuan

2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Levik beste zati bat erantsi zion liburuari 1976ko edizioan. Institutuetan gazteei bere lekukotasuna azaltzen ibili zen, eta haiek egindako galdera ohikoenak eta berak emandako erantzunak bildu zituen, ondoren liburuari eransteko. Euskarazko argitalpenean horiek ere jaso dituzte. Alemaniarrei barkatu ote dien, ihesaldi saiorik ez ote zen izan, edo Auschwitzera itzuli ote den galdetu zioten gazteek. Han bizi izandakoak bizi izan ez balitu, ez litzatekeela idazlea izango da eman zien erantzunetako bat.

Irakurle orori gomendatu die lana Mujika Iraolak, baina gazteei bereziki, 1940ko urteetan gertatu zen hura ezagutzeko eta «berriro gerta ez dadin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.