Bosgarren Beatle-a ezizenez egin zen ezagun George Martin. Ez zen taldekideak bezain ezaguna, baina haren lana oinarrizkoa izan zen Beatles-en historian. Izan ere, Parlophone disko etxea zuzentzen zuenean ezagutu zuten elkar, 1962. urtean, laukoteak grabatu berriak zituen hainbat abesti eraman zizkionean. Orduz geroztik, Beatlesen 700 lanetan hartu zuen parte.
Beatlesen ekoizlea izateaz gain zineman eta telebistan ere lan egin zuen Martinek.
Ekoizle britainiarra bart hil da 90 urte zituela. Asko izan dira ekoizleari azken agurra eman nahi izan diotenak, besteak beste, Beatles taldeko Ringo Starr.
Thank you for all your love and kindness George peace and love xx😎✌ï¸ðŸŒŸðŸ’– pic.twitter.com/um2hRFB7qF
— #RingoStarr (@ringostarrmusic) marzo 9, 2016