George Steer omenduko du Gernikak hilaren 26an
OMENALDIA. Duela 74 urte Gernikako bonbardaketaren berri eman zuen George Steer kazetari britainiarra omenduko dute hilaren 26an Gernikan. The Times egunkariko kazetaria zen Steer 1937an, eta bere kronikek eman zuten bonbardaketan gertatutakoaren berri. Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak azaldu duenez, loreak jarriko dizkiote Steerrek Gernikan duen bustuari.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu