Literatura

George Steiner idazle, literatur kritikari eta irakaslea hil da

1966tik 1997ra bitartean The New Yorker-eko kritikaria izan zen, eta literatura konparatuaren maisutzat jo izan dute.

George Steiner. BERRIA
Berria
2020ko otsailaren 4a
14:34
Entzun

George Steiner (Paris, 1929-Cambridge, Ingalaterra, 2020) idazlea, filosofoa, literaturaren ikerlaria eta, beste ezeren gainetik, kritikaria izan zen. Hizkuntzari, literaturari eta gizartearen arteko harremanei buruzko liburu ugari idatzi zituen, baita Holokaustoari buruz ere. Izan ere, familia judu batean jaio zen, Parisen, eta 1940an, 11 urte zituela, New Yorkera ihes egin zuen sendiarekin. Atzo hil zen Steiner, Cambridgeko bere etxean, haren semeak jakinarazi duenez.

Steinerrek fikzioa landu zuen, baina, batez ere, bere saiakerek eta literaturaren historiari eta teoriari buruzko lanek egin zuten ezagun. Alde horretatik, azken mende erdiko pentsalaririk inportanteenetako bat izan da, eta intelektual askok onartu dute haren eragina.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.