'Gernika' obra ekartzeko milaka sinadura bildu dira
ARTEA. Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa Gernikara ekartzeko eskatzeko 17.000 sinadura baino gehiago bildu ditu herri horretako udalak. Jose Maria Gorroño Gernikako alkatearen ustez, koadroa herrira ekartzea memoria historikoari aitortza egitea izango litzateke. www.change.org webgunea erabili dute sinadurak biltzeko; eskaerak egitea eta horientzat sostengua lortzea da webgune horren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu