Giuseppe Verdiren 'Il Corsario' opera emango du OLBEk

Tutto Verdi proiektuaren barruan emango dute, Bruno Ribeiro tenorraren parte-hartzearekin

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Tiuseppe Verdiren Il Corsario opera antzeztuko dute Bilboko Euskalduna jauregian, bihar eta hilaren 16, 19 eta 22an. Tutto Verdi proiektuaren barruan antolatu du Operaren Bilboko Lagunen Elkarteak (OLBE), eta programazio honetako egitasmoko bigarrena da. Aurretik Don Carlo eman zuten, eta aurrerago Macbeth eskainiko dutela jakinarazi du elkarteak. Proiektu hori sortu zenetik bosgarrena da, hain zuzen.

Lord Byron poeta erromantikoaren The Corsair olerkian oinarritutako antzezlan bat da Il Corsario opera. XIX. mendeko Egeo itsasoko uharteetako Corone hirian dago kokatuta, eta hiru ekitalditan banatutako tragedia liriko bat da.

Ribeiro, lehenengoz Bilbon

OLBE arduratu da operan parte hartuko duten aktoreak aukeratzeaz. Bruno Ribeiro portugaldarra izango da buru tenor lanetan. Lehenengo aldia izango du Bilbon, eta Corrado kortsarioarena egingo du. Bi soprano izango dira, Silvia Della Benetta Italiatik etorritakoak Gulnararen rola hartuko du, eta Kristin Lewis Medorarena egiten ibiliko da. Luca Salsi baritonoak Seid gaiztoarena egingo du; Miguel Angel Zapaterek baxuak, Giovannirena; Alberto Nuñez tenorrak, esklaboarena zein Eunucorena, eta Giorgi Meladzek tenorrak, Selimorena.

Giuseppe Verdiren Il Corsario operaren alderdiak sakon aztertzeko asmoz, Fernando Fraga idazle eta musikariak hitzaldia emango du gaur, 20:00etan, Ercilla hotelean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.