KRITIKA. Musika

Gontzal Mendibil

Hitza geratzen zait Gontzal Mendibil
2025eko ekainaren 8a
04:00
Entzun 00:00:0000:00:00

gontzal mendibil

'Hitza geratzen zait'

Diskoetxea: Norbera editore.

Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren obra musikatu du oraingoan Zeanuriko kantariak. Honela, lau kantutan jatorrizko gaztelera bere horretan utzi badu ere, beste bederatzi euskarara itzuli dituzte, batzuetan Gontzalek berak eta besteetan Bernardo Atxagak, Gabriel Arestik eta batez ere Gerardo Markuletak. Instrumentazio xumeak jatorrizko hitzei berebiziko garrantzia ematen die. Hala, biolinaren presentzia zabala da Hitza geratzen zait edota Emigrantea-n. Modu sentibera eta sarkorrean jotako gitarra eta mandolina ere ez dira falta hainbat kantutan. Ezberdinak dira Mademoiselle Isabel tentagarria (martxa berezia baitauka) edota Guantanamera. Nabaria da Gontzalek Blas de Oteroren poesia sakonki sentitzen duela, eta euskarara eginiko itzulpenek berezko poesia errespetuz eta zintzotasunez tratatzen dute. Horretaz gain, kantuek, bere horretan ere, balio musikal aipagarria daukate haien betebeharra ondo bideratuta daukaten arren: poemen zerbitzura egotea.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.