Gospel eta Europako musika erlijiosoa, Bilbon
MUSIKA. Europako eliz musika eta Iparramerikako gospela ekarriko ditu Ars Sacrum eliz musikako zikloak Bilbora, martxoaren 26tik apirilaren 4a bitarte. Johannes Brahmsen Requiem alemana-k emango dio hasiera zikloari, Bilboko Koral elkarteak, Alemaniako Chorus Musicus Koln-ek, eta Eva Mei eta Josep Miquel Ramon bakarlariek abestuta. Kataluniako Orfeoia, Sevillako Orkestra Barrokoa eta The Mississippi Mass Choir gospel korua ere ariko dira zikloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu