Roberto Zearsolo Guggenheim Bilboko Museoko finantza zuzendari ohiak ustez egindako iruzurra aztertu dute gaur Eusko Legebiltzarreko talde politikoek eta denek, EAJk izan ezik, erantzukizun politikoak eskatu dituzte.
Ate itxian bi hilabetez egin dituzten bileretan hitz egindakoa jakinarazi dute gaur talde parlamentarioek. Guggenheim museoko elkarte edukidunaren eta elkarte higiezinaren arduradunei eragin diezaieke erantzukizunak eskatzeak. Legebiltzarreko taldeek iruzur gehiago ez gertatzeko gomendioak eta neurriak egin ditzakete, gainera.
Batzordeko buru Antonio Riverak (PSE-EE) taldeen ondorioak ostiralean jasoko dituela azaldu du, eta zirriborro bat osatuko duela ekarpen guztiekin. Gero, talde bakoitzak emendakinak jar ditzake txosten horri buruz. Abenduaren 2rako deitu dute batzordearen hurrengo bilera.
Guggenheimeko iruzurra