Donostia2016

"Gustura eta itxaropentsu" atera dira ordezkariak defentsatik

Donostiako Kontxaren antzezkizuna egin dute; Ainara Ortegak 'Izarren hautsa' abestu du, Ion eta Alain Maia dantzariek lagunduta.

2011ko ekainaren 27a
16:25
Entzun

"Gustura eta itxaropentsu" atera dira Donostiako hautagaitzaren defentsa egin duten ordezkariak. Donostiako Kontxaren antzezkizuna egin dute, pasealekuko banku batek eta bizikleta batek lagundu dute horretan. Ainara Ortegak Izarren hautsa abestu du, Ion eta Alain Maia dantzariek lagunduta. Amaieran, txakolina eta pintxoak izan dituzte.

12:30ak pasatxo hasi da Euskal Herritik Madrilera joandako ordezkaritzaren defentsa. Horien artean, Juan Karlos Izagirre alkatea eta Odon Elorza alkate ohia zeuden. Izagirrek defentsan parte hartzera gonbidatu zuen aurreko astean, hautagaitzaren alde egin duen lana aitortuz, eta Elorzak onartu egin du gonbidapena. Defentsa egiterakoan, Donostiako alkate ohiak esan du "bakearen eraikuntzarako" proiektua dela.

Epaimahaiak egindako galderen artean hiriaren egoera politikoari buruzkoak ere egon dira.

Espainiako beste hiruburu batzuekin lehiatzen ari da Donostia; Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragozarekin. Bihar arratsaldean esango duten zein hautatu duten.

Bilduren aurkako adierazpenak defentsara sartu aurretik

Elorzak, ordea, adierazpen gogorrak egin ditu defentsara sartu aurretik, Bilduk elkarbizitza eta errespetua zer diren ez dakiela esanez. "Asko du egiteko bide horretan", esan du, eta berak dioena jende askok pentsatzen duela gaineratu du; "esan beharrea dago, txisturik bota gabe, pertsonak bezala". Izagirre eta Elorza ziren defentsan hitz egitekoak.

Elorzak gaineratu du Donostiako hautagaitzak kultura baliatu nahi duela elkarbizitza demokratikoa sortzeko, eta horregatik dela hautagaitza ona. Picassoren Gernika margolanaren koadroa zuen elastiko batekin joan da Elorza Madrilera, eta horrekin batera ETAren biktimen aldeko txapa bat jantzi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.