ZINEMA

Hamahiru hautagaitza eskuratu ditu 'Handia'-k Goya sarietarako

Pelikula onenaren, zuzendari onenaren, jatorrizko gidoi onenaren eta jatorrizko musika onenaren sariak eskura ditzake, besteak beste. Aktore berri onenaren saria eskura dezake Eneko Sagardoik, eta animaziozko film onenaren saria 'Nur eta herensugearen tenplua'-k.

Eneko Sagardoi, 'Handia' filmeko une batean. BERRIA
Maialen Unanue
2017ko abenduaren 13a
14:15
Entzun

Hamahiru kategoriatan izendatu dute Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia pelikula. Hamahiru hautagaitza eskuratu ditu: pelikula onenarena, zuzendari onenarena (Arregi eta Garaño), jatorrizko gidoi onenarena (Arregi, Andoni de Carlos, Garaño eta Jose Mari Goenaga), jatorrizko musika onenarena (Pascal Gaigne), aktore berri onenarena (Eneko Sagardoi), produkzio zuzendaritza onena (Ander Sistiaga), argazki zuzendaritza onena (Javier Agirre Erauso), muntaketa onena (Laurent Dufreche eta Raul Lopez), zuzendaritza artistiko onenarena (Mikel Serrano), jantzi diseinu onena (Saioa Lara), makilaje onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre), soinu onenarena (Iñaki Diez eta Xanti Salvador) eta efektu berezi onena (Jon Serrano eta David Heras). Juanba Berasategiren azken filmak, Nur eta herensugearen tenplua-k, animaziozko film onenaren hautagaitza lortu du.

Hamahiru hautagaitzekin Goya sarietarako faboritoen artean da Handia; Isabel Coixeten La libreria da beste faborito nagusia, hamabirekin. Pelikula onenaren kategorian El autor, Estiu 1993, La librería eta Verónica filmeekin lehiatuko da Handia; zuzendari onenaren kategorian, Martin Cuenca (El autor), Coixet (La librería) eta Paco Plazarekin (Verónica) lehiatuko dira Arregi eta Garaño. Pol Monen (Amar), Eloi Costa (Pieles) eta Santiago Alverúrekin (Selfie) lehiatuko da Sagardoi aktore berri onenaren kategorian.

Otsailaren 3an banatuko dituzte sariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.