Zinema

Hamalau euskal ekoizpen emango ditu Zinemaldiak

Euskal zinema batzen duen Zinemira sailean fikzioaren alorreko bi debut izango dira: Non (Ez) aurkeztuko dute Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnetek, eta Bi txirula estreinatuko du Iñigo Garciak (euskal ekoizpenen bideoa, albistean).

Euskal zinemako aurpegi ezagunak, aurkezpenean. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
itziar ugarte irizar
2017ko abuztuaren 30a
08:30
Entzun

Dagoeneko jakinekoak ziren Donostiako 65. Zinemaldian izango diren euskal ekoizpenen inguruko zenbait informazio —Aitor Arregiren eta Jon Garañoren Handia Sail Ofizialean izango dela, eta Koldo Almandozen Plágan (Izurria) Zabaltegi-Tabakalera sailean, kasurako—, eta gaur eman dute falta zirenen berri: zortzi sail eta programatan banatuta, Euskal Herrian ekoitzitako hamalau lan erakutsiko dituzte, eta horietatik zazpik munduko estreinaldia izango dute Zinemaldian. Bideoa: euskal produkzien aurkezpena (Andoni Mikelarena, BerriaTB).

[youtube]https://youtu.be/9dFNFnf8ZXI[/youtube]

Euskal Zinemaren Irizar sarirako zazpi film lehiatuko dira: Sail Ofizialean erakutsiko diren Handia eta Morir (Fernando Franco); Zinemira saileko Bi txirula, Elkarrekin-Together (Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa) eta Non (Ez); Operacion Concha (Antonio Cuadri), Belodromoan erakutsiko dena; eta Volar (Bertha Gaztelumendi), bestelako jardueren barruan erakutsiko den.

Zinemira sailean, lehiaketaz kanpoko beste bi film ere erakutsiko dituzte: aurten zendu den Juanba Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua, eta Converso, David Arratibelen bigarren film luzea.

Zinemira saria

Zinemira saria Julia Juaniz muntatzaileari emango diote. 60 produkzio baino gehiago muntatu ditu Juanizek, horietako asko Zinemalditik igaro direnak. Euskal Zinemaren eta ETBren Galan jasoko du saria —Viktoria Eugenia antzokian, irailaren 26an—, eta Elkarrekin-Together pelikula emango dute han.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.