musika

Hamargarren lana aurkeztu du Jabier Muguruzak: 'Taxirik ez'

2009ko urriaren 7a
20:41
Entzun
Urtebete aritu da Taxirik ez lana prestatzen Jabier Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1960) eta gaur aurkeztu du bakarkakako ibilbideko hamargarren disko hori. Resistencia diskoetxeak argitaratuko lan horretan idazle eta olerkari ezagunen esku utzi ditu letrak, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Jose Luis Padron, Gerardo Markuleta, Iñaki Irazu eta Iban Zalduaren ardurapean esaterako.

Doinuak sortzeko garaian, berriz, Angel Unzuk (kitarra akustikoa) eta Mireia Otzerinjauregik (ahotsak) bere alboan jarraitzen dute Taxirik ez diskoan ere, eta Txema Garces (baxua eta konponketak), David Gomez (bateria) eta Roberto Yaben (kitarra elektrikoa) oinarri erritmiko lortzen lagundu diote. Azken hirurak aurretik Muguruzarekin lan egindakoak dira, "musikari oso onak" direla nabarmendu du abeslariak, eta bere iritziz, konfiantza horrek lana asko erraztu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.