musika

Harrera ona jaso du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Alemanian

Dusseldorfen aritu zen atzo. “Konektatu egin dugu publikoarekin, eta oso handia da lortu duguna”, esan du Andres Orozko-Estrada orkestrako zuzendariak. Bihar eta etzi ere han joko du.

Iñigo Astiz (Alemania)
2011ko ekainaren 18a
18:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa atzotik Alemanian da, lau kontzertu emateko, eta orain arte behintzat harrera ona jaso du. Atzo Dusseldorf hiriko Tonhalle aretoan aritu zen. Juan Crisostomo Arriaga konpositore bilbotarraren lan batekin hasi zuten programa, Esklabu zoriontsuak izeneko oberturarekin, eta bisean Jesus Guridi gasteiztarraren Amorosa izeneko lanarekin itxi.

“Konektatu egin dugu publikoarekin, eta oso handia da lortu duguna”, esan du Andres Orozko-Estrada orkestrako zuzendariak. “Musikaz asko dakite alemaniarrek, eta adi-adi egon dira gu entzuten”, Gautier Capuçon biolontxelo bakarlariaren hitzetan.

Tonhalle aretoan izan zen, besteak beste, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta orkestraren presidentea.

Gaur Gutersloh-n izango dute kontzertua, eta bihar eta etzi atzera Dusseldorfen.

Euskal orkestraren nazioarteko hamalaugarren bira da; Alemaniako zazpigarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.