Zinema

Hasi dira 'Zorion perfektua' grabatzen

Anjel Lertxundiren izen bereko liburuan dago oinarrituta. Zarautzen hasi dira gaur lehenbiziko eszenak grabatzen. Anne Igartiburu, Elena Irureta eta Alberto Berzal daude aktore taldean.

2008ko urriaren 13a
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Javier Elortegi zuzendariak "Akzioa!" oihukatu duenean isilatasuna nagusitu da Zorion perfektua-ren' filmaketan. Autoa kalean barrena doa, eta neska ilehoria oinez dator; lagun batekin elkartu da treneko pasabidearen aurrean eta trena pasatu bitartean berriketan gelditu dira. Horixe filmaketako lehen eszena, Urola Kostako Hitza-k jaso duenez.

Santa Klarako tren pasabidea itxuraz aldatzen ikusi dute azken egunetan herritarrek, Lemoiz apurtu leloa daraman horma-irudia egin baitute. Filmarako zen. Gaur, trenaren pasabideko hesi faltsuak ere bazeuden. Filmaketako aurreneko eguna izan da eta datozen egunetan ere kalean zenbait eszena grabatzen jardun dute.

Anjel Lertxundiren nobelan oinarritutako istorioa Pausokak ekoitzi du eta 2009ko Zinemaldian estreinatzeko asmoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.