Kreator
'Hate Über Alles'
Diskoetxea: Nuclear Blast.
Mille Petrozza eta bere mutilek beste artelan bat argitaratu dute, eta azken hogei urteotako olatutik jaitsi gabe jarraitzen dute, Sami Yli-Sirnio gitarra jolea fitxatu zutenetik. 1980ko hamarkadako klasikoen indarrik galdu gabe, oldarraldi ezberdin batez jantzen dituzte diskoak. Azken lan honek aurreko Gods of Violence lana ere gainditzea lortu du, melodiak eraikitzeko ahala biderkatuaz, eta, are zailagoa dena, bortizkeria zipitzik galdu gabe. Hate Über Alles bera horren adibide da, Demonic Future, Killer of Jesus eta beste ahaztu gabe. Eta ereserki bila bagabiltza, Strongest of the Strong borobila dugu, XXI. mendeko thrash metalaren piezarik adierazgarrienetakoa. Kalitate anitzeko bilduma, Europako thrasharen erregeek beren gailurretako bat lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu