Aldaketak dakartza Hatortxu Rock jaialdiaren hurrengo aldiak. Bost urtez Berriobeitin (Nafarroa) egin eta gero, iaz Atarrabian egin zuten, eta aurten, berriz, Zizur Nagusian egingo dute, baimen arazoak izan baitituzte antolatzaileek lehengo leku berean egiteko. Euskal errepresaliatueneta haien senideen aldeko jaialdia bi egunez ospatuko da, urtarrilaren 7an eta 8an.
Lehen egunean, Kerobia eta Zea Mays taldeek euren azken diskoak aurkeztuko dituzte Zizur Nagusiko Ardoi-Arrobi zerbitzugunean jarriko diren bi karpatan. Bigarren egunean, talde hauek ariko dira: Ztk Rap, Vomito, Governors, Gatibu, Kaotiko, Berri Txarrak, Vendetta eta Amaiur.
Sarrerak abenduaren 1etik aurrera egongo dira salgai, baina egun horren aurretik www.hatortxurock.org webgunean lortu ahal izango dira.