'sU TXIKIAN'
Elkarrizketa bidezko garapena duen ipuina da. Udane izeneko neskatoak aitonaren baserrian pasatzen du eguna. Neska ernea da eta burua beti bueltaka darabil, galdera artean. Ustez garrantzi gabeko solasean ari badira ere, harrigarria gertatzen da Udanek aitonari botatzen dizkion galderetan zein erraz topa daitezkeen esanahi sakonagoen zantzuak. Aitonarekin gauza bera, haren hitzak ere sinboloz beteta daude. Adibiderako, hitz hauek: pago, haritz, pinu, baso, sasi, okil, (aitonaren) eskua, arrautza, oiloa, nire, zure, oreka, presa, mantso, basati, arrotz... Hauen bidez eraikitzen da ipuinaren hausnarketa. Hona Udaneren bat: «baina denbora norantz joaten da, aitona, barrurantz ala aurrerantz?».
Hasieratik etorri zait gogora JA Mogel idazlearen Peru Abarka eleberria, honetan bezala hartan baserritar edadetua izendatu delako jakituriaren iturri. Bat etortzea alor gehiagotan antzeman daiteke, eta kidetasun honek batak zein besteak jarraitzen dituzten hausnarketa eremuei eragiten die. Adibidez, Su txikian liburuko aitona Martinen eta Peru Abarkaren diskurtsoak aurrez aurre jartzean.Â
Soiltasuna eta leuntasuna erakusten dute bai testuak eta bai irudiek.