Wrighten heriotzaren berri izan eta gutxira, Native Son berriro irakurtzen ari zen emakume batekin egin nuen topo. Lehen aldikoz irakurri zuenean baino, bigarrengoan zirrara handiagoa sorrarazten ziola esan zidan. Liburuak sortu zuen giro sozial bereziak zaharkitua omen zirudien orain. Memorian galdua. Liburua bera besterik ez genuen orain. Ezinezkoa zen 1940an irakurri izan zen bezala irakurtzea, manifestu arrazial militante bezala. Gaur egungo manifestu arrazialak beste era batera eta lengoaia desberdin askotan daude idatziak: Chicagoko South Side-ko bizitza zein zehatz eta sakon erakusten duen, hori da liburuan garrantzitsu zaiguna.
LEKUKOTASUNA (ZATIA)
ltultzailea: Iñigo Aranbarri.
Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.
Argitalpena: Susa aldizkaria, 27. zenbakia (1991ko maiatza).
Azalpena: Laster izango dira 25 urte James Baldwin hil zenetik, 1987ko abenduaren 1ean. Beltzen aurkako arrazakeria salatu zuen bere lanetan.
Literatura. Pasarte hautatua. James Baldwin
'Hegoak, poor Richard'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu