las hermanas caronni
'El espacio del tiempo'
Diskoetxea: Les Grands Fleuves.
12 urte zituztenetik ari dira Laura eta Gianna Caronni argentinarrak eszenatokietan. Batak klarinetea jotzen du, eta besteak txeloa; eta biek, kantatzeaz gain, kantuak idazten dituzte. Formakuntza klasikodunak izanda, zenbait orkestratan lan egin dute, eta horrela 90eko hamarkadaren amaieran Bordelera iritsi ziren, ikasketa klasikoetan sakontzeko beka bat zela medio. Han, hainbat musikarirekin lan egin zuten, harik eta 2013an lehenengo lan luzea kaleratu zuten arte. Hauxe dute ibilbideko bosgarrena; musika klasikoaren, jazzaren eta Hego Amerikako herri musikaren hariekin jositako lan fin eta dotorea.