Herrialdekako gazteen bertsolari txapelketak, azken txanpan

Amaia Lasagak jantzi du gazteen mailan Arabako eskolarteko txapela, eta Josu Sanjurjok Nafarroan

2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekainaren 18an Agurainen jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketak baditu lehendabiziko finalistak. Asteburuan Arabako eta Iparraldeko finalak jokatu dituzte, eta datozen egunetan lehiatuko dira beste herrialdetako bertsolariak. Larunbatean jokatu zen Legution Arabako finala. 14 urte artekoen txapela Aramaiok eskuratu zuen. Aguraingo finalean egoteko aukera, aldiz, Peru Abarrategik (Aramaio) eta Maddalen Arrausik (Gasteiz). Arratsaldean, Amaia Lasagak (Gasteiz) bildu zuen puntu gehien, Paula Amilbururen (Aramaio) aurretik.

Nafarroan, Josu Sanjurjo lesakarra da gazteen mailako aurtengo txapelduna. Manolo Arozenak jantzi zion txapela. Sanjurjorekin batera, Irati Majuelo iruñearra taularatuko da Euskal Herriko finalean. Gaztetxoen artean zeintzuk abestuko duten, larunbatean erabakiko dute Larraintzarren, Bertso Eskolen Egunaren baitan egingo duten finalean.

Bizkaian eta Gipuzkoan, etzi

Ostiralean izango dira Bizkaia eta Gipuzkoako finalak. Bizkaikoa, Indautxuko El Carmen aretoan jokatuko dute, 11:00etatik aurrera. Gipuzkoako finala Azpeitiko Soreasu kulturgunean egingo da, 16:00etan. Lehendabizi gaztetxoen lehiaketa egingo dute, taldeka. Ondoren, gazteen txanda helduko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.