Literatura. 'IRUDIDUN HIZTEGIA'

Hiztegia txikienentzat

2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Egilea: Severine Cordier.

Itzustratzailea: Cynthia Lacroix.

Itzultzailea: Aztiri.

Argitaletxea: Ttarttalo.

Aldiro-aldiro hiztegi irudidunak argitaratzen dituzte haurrentzat. Joan Mari Torrealdai nekaezinari eta Jakin agerkariari esker, badakigu guztira euskararen historian hogeiren bat ale argitaratu direla izen horrekin. Nabarmentzekoa da horietatik ia erdia Ttarttalo argitaletxearen eskutik etorri direla.

Oraintsu kaleratu berri duten Irudidun hiztegia hau, «haurrentzako lehen hiztegia» molde barruan kokatzen da. Egituraz, gaika sailkatutako hiztegi irudiduna da, hitzak testuinguruan jartzeko ahalegin eskergarria erakusten duena. Hiztegia lauzpabost urtetik aurrerako haurrentzat da egokia, formatu erakargarrian aurkeztua dago eta bere 182 orrialdeetan haur baten eguneroko uneak aztertzen ditu. Irudiek atzealderik ez dute, eta fokuan dagoena forma xaloetan agertzen da, kolore biziegirik gabe beteta. Oro har, giro lasai eta harmoniatsua transmititzen dute irudiek, eta dinamikoak dira. Nire ezagutzatik kanpo dauden arrazoiak direla medio, hiztegia orrialde zenbakirik gabea da, aurkibiderik gabea eta letra larriak eta xeheak batzen dituen tipografia dauka. Bederatzi atal hauetan banatuta dago: 1.- Eguna argitu du ; 2.- Gosaria mahaian dago; 3.- Burutik oinetaraino; 4.- Jostatzeko ordua; 5.- Goazen kalera; 6.- Denak mahaira!; 7.- Paseoan...; 8.- Bainatzeko ordua; 9.- Ilargiaren argitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.