Houellebecqek irabazi du Goncourt saria, 'La carte et le Territoire'-rekin

Renaudot saria Virginie Despentesi eman diote 'Apocalypse bébé' nobelan egindako kronika sozialarengatik

Agentziak
Paris
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Michel Houellebecq idazleak irabazi du Goncourt saria, La Carte et le Territoire nobelarekin (Flamarion), aurretik beste hiru ekitalditan huts egin eta gero. Nobela saritua arrakasta komertziala izaten ari zen lehendik, eta sariak beste bultzada bat emango dio orain. Haren lanetan ohikoa den moduan, giza harremanen inguruko ikuspegi gordin eta etsia erakutsi du Houellebecqek Goncourt saria eman dion lanean ere.«Ez ditut gauza txarrak ahazten», adierazi du idazleak. Saria jasotzeak «poz handia» eman diola aitortu du, hala ere.

Goncourt sariarekin bateratsuematen da urtero Renaudot saria, eta aurten Virginie Despentesek irabazi du sari hori, Apocalypse bébé nobelarekin (Grasset). Ironiaz landutako kronika soziala ondu du Despentesek, 40 urterekin detektibe lanetan hasten den emakume baten gorabeheretan oinarrituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.