Humanitateaz ariko dira ASKEren jardunaldietan
PENTSAMENDUA. Astelehenean hasi eta hiru egunez Humanitatearen defentsan: XXI. mendeko sozialismorantz jardunaldiak egingo dituzte Donostiako KM kulturunean. Alfonso Sastre Kultur Elkarteak antolatu ditu «gogoeta eta eztabaida egunak». Hitzaldien ostean, Sastreren Los hombres y sus sombras antzezlanaren lehen hiru agerraldiak irakurriko dituzte. Astelehenean, Santiago Alba filosofo eta idazlea eta Iñaki Antiguedad EHUko irakaslea izango dira hizlariak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu