Literatura

Idoia Garzesek irabazi du Augustin Zubikarai saria

Hogeita lau lan aurkeztu dira lehiaketara, eta horien artean Garzesen proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. 'Mendiko gaitza' du izena nobela proiektuak.

Idoia Garzes, artxiboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Berria
2019ko azaroaren 7a
19:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Idoia Garzesen nobela proiektu batek irabazi du Augustin Zubikarai saria, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena.
 
Mendiko gaitza du izena Idoia Garzesen proiektuak, eta nobela beltz "atipiko bat" da, epaimahaiko kideen iritziz. Arlet Anaut da protagonista, Aspergerren sindromea duen emakume gazte bat; mendi ibilaldi batean, kasualitatez, agerian jarriko du desagertze baten arrastoa, eta, ezustean, heriotza baten susmagarri bihurtu nahiko dute. Berezia da Arlet, eleberriko protagonista eta narratzailea: besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez du erraz konektatzen jendearekin.

Idoia Garzes 1973an jaio zen, Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Iazko Xabier Lizardi haur literaturako saria eskuratu zuen, eta narrazio saritu hori Erein argitaletxeak eman zuen argitara: Hari single bat (2019).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.