Lehendabiziko seikotea aurrez aipatutako Silveirak, Lakuntzak eta Juan Mari Lopezek, Joxe Juan Zubietak, Erika Lagomak eta Julio Sotok osatuko dute. Azken hori aurten Nafarroako bertso txapelketan arituko den bertsolari gazteena da, 18 urterekin.
Finalerako, berriz, zortzi bertsolari sailkatuko dira: final aurreko bakoitzeko irabazleak Lakuntzako azken saioan bermatuta izango du lekua, eta gainerako bostak nortzuk izango diren puntuazioaren arabera erabakiko da.
Antolatzaileek agertu dutenez, aurtengo berrikuntzarik handienetakoa finala jokatzeko hautatutako lekua da. Izan ere, orain arte Baztanen, Bortzirietan eta Goizuetan egin izan dira, eta aurten Sakanara, Lakuntzara, eramatea erabaki dute.
Nafarroako bertsolari beteranoetakoena eta txapela hainbatetan jantzitakoa den Manolo Arozenak, berriz, aurten ez parte hartzea erabaki du. Azaldu duenez, bertso txapelketa lan gogorra izaten da, eta aurtengoan zama hori ez hartzea deliberatu du. Nolanahi ere, ez du aterik itxi etorkizunean berriro ere lehian aritzeko.
Bertsolaritza