Juan Kruz Igerabideren Mailu isila , Anjel Lertxudiren Zorion perfektua , Karlos Linazasororen Inoiz ez garenotan , Pello Lizarralderen Larrepetit edo Xabier Montoiaren Baina bihotzak dio ; bost literatur lan horietako bat izango da aurten Euskadi Literatura Sarietan euskarazko ataleko irabazle. Hain zuzen ere, epaimahaiak gaur jakinarazi du finalistak nortzuk diren.
Irabazlea urriaren amaierarako aukeratuko dute, eta azaroaren 18an egingo da sari banaketa. 12.000 euroko saria jasoko du irabazleak.
Haur eta gazte literaturaren atalean, berriz, Pako Arisitaren Deborah hondartza bakarti batean , Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian , Anjel Lertxudiren Aizak eta aizan, elkarrekin dantzan , Fernando Morilloren Izar malkoak , Jon Suarezen Ilbetea dilindan , eta Patxi Zubizarretaren Gaspar eta zuhaitzak dira finalista. Haur eta gazte literaturako irabazleak 9.000 euroko saria jasoko du.
Literatura
Igerabide, Lertxundi, Linazasoro, Lizarralde eta Montoia Euskadi Literatura Sarietako finalista
Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Pello Lizarralde eta Xabier Montoia aukeratu ditu Euskadi Literatura Sarietako euskarazko ataleko epaimahaiak saria jasotzeko finalista. Urriaren amaieran jakinaraziko dute nor den irabazlea. Haur eta gazte literaturako atalean, berriz, Pako Aristi, Mariasun Landa, Ajel Lertxundi, Fernando Morillo, Jon Suarez eta Patxi Zubizarreta dira finalista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu