Igerabidek eta Linazasorok gazteentzako liburu bana kaleratu dute

Juan Kruz Igerabide, Maite Gurrutxaga eta Karlos Linazasoro, atzo, Donostian egindako aurkezpenean. JON URBE / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gazte literaturako bi liburu aurkeztu zituen atzo Alberdania argitaletxeak: Juan Kruz Igerabideren Txori txoroa eta Karlos Linazasororen Bat-batean, krispetak. Bi liburuak Maite Gurrutxagak ilustratu ditu.

Igerabiderenak okil baten istorioa kontatzen du. Moko-oker jaiotzen da; hala eta guztiz ere, bere hutsari etekina ateratzen dio, eskulturagile bihurtuta. Familiak, ordea, ez du haren erabakia onartzen, eta etxetik ihes egitera behartzen dute. Linazasororen liburuak, berriz, olerki laburrak, esaldi aforistikoak eta koplak biltzen ditu, baita Gartzeain ipuin luzea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.