X sare sozialak eman du berria: Igor Jauregi (Errenteria, Gipuzkoa, 1971), Gartxot ezizenez ezaguna zen musikaria hil da, 55 urte zituela. Gertatutakoa jakin, eta segituan hasi dira haren heriotzaren inguruko mezuak zabaltzen sare sozial horretan. Izan ere, Donostiako Parte Zaharrean jotzen aritzen zen Jauregi, besteak beste, eta haren ahotsa ezaguna zen hiriko bizilagunen artean. Euskal musikarien abesti ezagunak jotzen aritzen zen, hala nola Mikel Laboarenak, Xabier Leterenak eta Antton Valverderenak.
Gartxot zendu omen da. Berarekin joan da EHko ahots berezienetakoa. Lurrek goxo har zaitzala. https://t.co/xscsAvcDyJ
— urko aiartza azurtza (@uaiartza) August 25, 2026
Gartxot
— Buz Buztan (@BzBztn) August 25, 2026
gaur ere goiz ilunduko du agian
zohardian izarrak biztuko
eta hotza egingo du hemen beheanhttps://t.co/qTqetAWfMo pic.twitter.com/HbuHvI5Tbq
15 urte zituela egin zuen alde etxetik, eta Nafarroako zenbait herritan jotzen hasi zen. Iruñera iritsitakoan hasi zen musikari gisa bere ibilbidea gehiago jorratzen: «Hasieran eserita jotzen nuen, baina pixkanaka altxatzen joan nintzen, nire lekua topatu arte», azaldu zion Jon Pagola kazetariari 2015ean, Kulturaldia atarian. Bakarlari gisa aritzen zen, eta bi disko kaleratu zituen: Zazpi haizetara (2003) eta Mahatsatik sagarrara (2008). Euskal Herriko hainbat lekutan aritu zen jotzen, eta hala iritsi zen Donostiara.Â
Donostiako Parte Zaharreko San Jeronimo kalea izan zen Jauregiren txokoa hainbat urtez; Donostiako Udalak isuna ere jarri zion horregatik. 2016an Udalak espazio publikoa arautzeko ordenantza berri bat jarri zuen martxan, eta horren eraginez jarri zioten isuna. «Hogei urteko ibilbidean lehen isuna egun gitarra jotzen dudan lekuan izan zen, Donostiako Parte Zaharreko San Jeronimo kalean; 50 euroko isuna jarri zidaten. Ordenantza horrekin bidali ninduten txoko horretatik», adierazi zion BERRIAri 2017an.Â
Baina isun horrek ez zuen isilarazi: «Isuna jaso ostean ere jarraitu dut Parte Zaharrean gitarra jotzen, eta inoiz ez didate ezer esan. Donostiako jaien bueltan Udalak izaten duen jarrera da soilik». Auzoko dendariak eta bizilagunak bere alde zeudela gaineratu zuen orduan, eta halako isunak jasotzeko eskubiderik ez zegoela. 2017az geroztik geroz eta gutxiago aritu izan zen kalean jotzen.