Nikkin

'Ihes'

Argitalpena: Egilea editore.

2016ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nikkin musikaria inguruotan horren zabaldurik ez den proposamen interesgarri batekin datorkigu Ihes izeneko lehen lanean. Kasualitatez entzun nuen lehen aldiz, irratian Loser abestia ipini zutenean. «Nine Inch Nails euskaraz» iruditu zitzaidan, eta autoa bazterrera eraman nuen nire koadernotxoan izena apuntatzeko. Etxean entzuteari ekin diodanean egiaztatu dut bederatzi abesti luzez osatutako lana rock industrialez eta esperimentalez beteta dagoela, sintetizadorez eta loop-ez. Elektronika eta metal doinuak ere sartzen ditu beasaindarrak bere proiektu pertsonalean. Indar handiko kantak, gure hizkuntzan gutxi ageri den estilo batean. Euskal Trent Reznorik bada, honek Igor Alustiza du izena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.