Ikasleek ontzat jo dute Goialde Musikeneko batzordeko buru izendatu izana

Batzorde mistoa azkar eratu izana eskertu du ikasleen batzarrak, baina Rodriguez Susok kargua uzteko eskea berretsi du

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako goi mailako musika eskolako krisia aztertzeko beste batzar bat egin zuten Musikeneko ikasleek joan den astean. Ikasleen batzarrak jakinarazi duenez, oso baikortzat jo ditu Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Pedro Luis Ariasek eta patronatuak erakutsitako elkarrizketarako jarrera. Baita batzorde mistoa azkar eratu izana ere. Kudeaketa batzordeko buru akademikoa izateko Patri Goialde izendatu izana «oso erabaki zuzena» iruditu zaie ikasleei.

Bestalde, kudeaketa batzordea ez dela oraindik eratu eta nortzuk osatuko duten eta horren zereginak oraindik ez daudela zehaztuta txarretsi dute ikasleek. Egungo koordinatzaile nagusi Carmen Rodriguez Susoren botereak oraingoz bertan behera utzi izana ere ez dute nahikotzat, eta haren dimisioa eskatzen jarraituko dutela berretsi dute.

Horiek horrela, ikasturtea «etenaldi akademikoan» amaitzea erabaki dute ikasleek, gehiengoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.