Ikuspuntu jaialdiak Nancy Holt artistari eskainiko dio aurtengo atzera begirakoa

Holtekin batera, Amos Vogel zinema independentearen ikurra izango da atzera begirakoaren beste protagonista, martxoaren 15etik aurrera

Nancy Holt diziplina anitzeko artista estatubatuarra. IKUSPUNTU JAIALDIA.
Erredakzioa
2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilabete pasatxo barru hasiko da Iruñeko Ikuspuntu zinema jaialdia. Martxoaren 15etik 20ra iraungo du, eta aurtengo ezohiko jaialdiaren atzera begirako bi protagonistak zeintzuk izango diren jakinarazi dute: Nancy Holt (Worcester, Massachusetts, AEB, 1938) eta Amos Vogel (Viena, Austria, 1921).

Argazkigintza, bideoa, instalazioa, soinu artea eta eskultura: diziplina anitzeko artista da Holt, eta pertzepzioa, ikuspuntua eta memoria ikertu izan ditu ibilbide luzeko sormen lanean, eta bere lan aitzindari horietako zenbait ikusteko aukera emango du Ikuspuntuk aurtengoan: Pine Barrens (1975), East Coast, West Coast (1969), Swamp (1971), Revolve (1977) eta beste. Artearen, gizakiaren eta espazioaren arteko harremanaren gogoetak zeharkatzen ditu guztiak.

Komertzialetik haragokoari

Hura jaio zela ehun urte betetzen direla baliatuta omenduko du Ikuspuntuk Vogel zinema sustatzaileeta zuzendaria. Film as a Subversive Artliburu ospetsua (1974) idatzi eta batez ere Cinema 16 aretoa sortzeagatik da ezaguna. New Yorkeko abangoardiako areto bat izan zen hura, zeinak zinema komertzialetan ikusi ezin zitezkeen lanak erakusten zituen;Polanski, Cassavete eta Resnaisenak, kasurako. Sei programako ziklo batekin omenduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.