Kultura

Imanol Olaizola hil da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren sortzailea

98 urterekin zendu da orkestraren sustatzaile eta lehen presidentea. EOSek bere oroimenez eskainiko ditu gaurko eta biharko programaturik dituen kontzertuak, Gasteizen eta Donostian.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak omenaldia egin zion Imanol Olaizola sortzaile eta lehen presidenteari, 2012ko urte haieran. ANDONI CA NELLADA /FOKU
gorka erostarbe leunda
2018ko apirilaren 19a
15:12
Entzun

Kimikaria zen ikasketaz Imanol Olaizola (Donostia, 1920). Baina musikologoa ere baezin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa abian jartzeko enkargua jaso aurretik, 60ko hamarkadan, Gipuzkoako Abesbatzen Jaialdiaren, Bach jaialdiaren eta Donostiako Jazzaldiaren sorreran ere parte hartu zuen. Aurrerago beste kargu batzuk ere izan zituen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, Easo Abesbatzan eta Eusko Ikaskuntzan, adibidez.

1981eko uztailean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura saileko zuzendaria zela, ordura arte amestutakoa errealitate bihurtzeko aukera izan zuen. Ramon Labaien Kultura sailburuak eta Carlos Garaikoetxea lehenadakariak eskatuta, "Euskal Herriko Orkestra" izan asmo zuenaren oinarriak idatzi zituen, 16 orritan. 1982ko apirilaren 20an idatzi publiko bidez ofizialki eratuta geratu zen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, eta Imanol Olaizaola izendatu zuten lehengo Administrazio Kontseiluko presidente.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere oroimenez eskainiko ditu gaurko eta biharko programaturik dituen kontzertuak, Gasteizko Printzipal antzokian eta Donostiako Kursaalen, hurrenez hurren. Olaizolari agur esateko hileta-elizkizuna bihar egindo da, apirilak 20 dituela. 19:00etan izango da, Donostiako San Bizente elizan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.